Urriaren 31 Atenaseko Ampelokipoi auzoko etxebizitza batetan leherketa haundi bat gertatu zen; lehergailu bat prestatzen ari zen Kyriakos Xymitiris 36 urtetako anarkista ezaguna hilik suertatu zen eta Marianna M. kidea aldiz larri zaurituta. Gertaerarekin lotuta haien bi lagun ere atxilotu zituzten.
Hurrengo egunetan Marianna atxilo duten Evaggelismos ospitalearen inguruetan anarkistek elkarretaratzeak eta asanbladak burutu dituzte eta Greziako hainbat tokitan elkartasun adierazpen ugari burutu dira.
Kyriakos Atenasen urteetan hamaika borroka eta mugimenduetan nabarmendu izan da: presoekiko elkartasun ekimenetan, nazioarteko borroka antimilitaristan, Exarchia auzoko autodefentsan, unibertsitateko borroketan zein okupazioaren aldeko ekimenetan zein okupazioetan… Atenaseko anarkisten hitzetan:
“Kyriakos Xymitiris borrokalari anarkista gutariko bat zen. Haren memoria borroka une guztietan eta gure bihotzetan beti gordeko eta defendatuko dugu”
Agur eta ohore borrokan eroritako iraultzaileei eta borrokalariei!
Mugarik gabeko elkartasuna borrokalari anarkistekin!
Informazioa zabaltzeko: